XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EMEN, OR, AN. EPAILA-MARTIA

17.- Estanislao Urruzola Uxola Tolosan il: Tolosarra, 1909 an jaioa, gazte-gaztetatik idazlea.

Guda aurrean Argian eta gudatean Egunan; gero Euzko Gogoan, Aranzazu, Zeruko Argia t.aben.

Ainbat antzerki ta nobelaren egillea... Agur egin genion Prantziskotarren elizan; jendea gaiñezka zan... Iñor gutxi berak aiña lan egindakorik, gure erriak ezagutu ditun urte biurrietan... Abertzalea, euzkaltzalea, euzkera-zalea, iñor euskera-zale izan ba'da... (Uzturrek).

23.- Gaurko bakarrik egunkari bat geiago: DEIA EUSKARAZ, euskera utsean idatzia.

21.- Erriko euskereaz kezkaturik, bizkaierea indartzeko bizkaierazko idazleen alkartea sortzeko batzarra Euba'n: O.E.O.'ko Begiratzaille Orokorra dan Jabier Uriarte'k iñoanez, azken urteotan iñoiz baino alegin geiago umeak euskalduntzen, iñoiz baiño euskaldun barri geiago, eta ETB be daukagunean, Euskerearen erabillera sendotu ete da? Politikoen eta euskerearen erabilleraren artean troka sakonegia.

Bizkaieraz egiten dogunok % 40 eta bizkaierea bizi danik nabari ez.

J.M. Etxebarria'k: batasun bidean, euskera aberats bat sortzeko, geroago ta geiagoren ustez, bizkaierea eskolaratu bear da; zabaltasunez aurrera joateko bideak jarri bear dira daukaguna galdu barik.

A. Zubikarai'k: bizkaitarrok euskaldun agoteak gara, gaixoak; galbideari mugak jarteko eskubide osoa daukagu; ez iñoren kontra; bizkaiereari bizi barria emoten baiño.

UZEI'k argitaraturiko Zuzenbide Iztegia aurkeztua Deustu'ko Unibertsidadean: Erretorearen ordez, M. de Gereño, Zuzenbide Fakultadekoak zorionik beroenak iztegiaren jaiotze egin dabenai.

J. Iturbide Euskalerri'ko Unibertsidadearen Erretore-ordeak: iztegi onegaz gainditzen dala euskaldunek euron arteko arazoentzat erderazko zuzenbidea erabili bearra.

A. Agirreazaldegi, UZEI'ko zuzendariak, UZEI euskeraren kultura normalizazioaren zerbitzurako erakundea dala.

X. Arzalluz'ek irakasle ta abogadu lez, eskerrak egin UZEI'ri egin dauan lanagataitik: beretzat oore aundia izan da zuzenbide-adar bat osorik euskeraz emon al izatea.

Azkenez, Makua'k, UZEI'koak eta euron lanak eskertu nai dituala: gaurkoa bai benetan altxorra! esan eban.

Azkain'go alkate eta Ipar Euzkadi'ko Goiz Argi alderdi abertzalearen eratzaile dan Ander Luberriaga, bildur da EAJ'ren banaketak PSOE'ren garaipena ez ete dauan ekarriko.

30.- Aberri Eguna; bakoitza bere aldetik: Iruña'n HB; EE Zarautz'en; EAJ, Bilbo, Legutiano, Donostia.

Lekunberri-Aralarr'en.

JORRAILA-APIRILA

3 eguena.

PSOE'ko Napar Gobernuan dagon Urralburu'ren salakuntzagaitik, Euzko Jaurlaritzak, bere armarritik Naparroa'ren kateak kendu egin bear.

14.- Simone de Beauvoir idazle frantzetar ospetsua il da zartzaroan Paris'en: eten bako burruka gogorra, emakumearen eskubideak giza-mailla barruan lortzeko.

17, eguena.

Kili-Kilik 20 urte gaur.

Retolaza'k, Bilbo'ko S. Anton zubiondoan, ume euskaldunen alde, alfabetatzerik ez egoanean teilatu bako ikastolan irakasten asia, bakoitzari bere erako euskera sendotzen: bizkaitarrai bizkaieraz; gipuzkoarrai gipuzkeraz.

Orixe da gaur be egin bear duna diño Retolaza'k.

18, barikua.

Bizkai'ko Aldundiak, Erkiaga idazlea ta Makua Aldun Nagusiarekin, aldundian bertan, ondo merezitako omena Augustin Zubikarai ondarrutar idazleari: bere bizitza guztian euskerari ta Euskalerria'ri eskaiñi dautson lanagaitik.

Aiztu eziñeko jaia, txistulari, aurresku, bertsolari tab.egaz.

Itzaldi unkigarriak, biozkorrak.

26, larunbata.

Gernika'ren 49. bonbaketa urteurrena: Gernika'k orduan egazkin 1937an, nazien menpe ildakoak gogoratu: besteen artean Leizaola ta Ardantza lendakaria zirala Meza Nagusia Karmeldar Mojetan.

Atzo arratsaldean, Euskararen Egunak 8.000 lagun bildu Iruiña'n: jai giroan eta errebindikatiboan euskararen plangintza ta normalizazioaren alde.

11-12: ELA euzko sindikatuak 75. ezteguak; 1911'gnean, eun langile inguruk, EUZKO LANGILE ALKARTASUNA sortu.

MAIATZA-LORAILLA

3, larunbata.

Intza'tar Damaso Aba kaputxino naparrarri, EAJ'ren NBB'eko kultura sailak omenaldia: Intza'n 1886 an jaioa, kaputxino mutikotan sartu ta euskera galdurikoa.

Amaren bisiteak bere pekatua erakutsirik, Arturo Kanpion'en laguntzaz asita barriro euskeraz jabetzen da.

Bera da euskaltzainik zarrena.

71 urteko gizona, Franco'ren aldian eriotz epaia emondakoa, Donostia'n ETA'k errakuntzaz illa: bera barik beste bat il gura izan ei eben...

5'etik 11'ra Bilbo'n Euskerazaleak'ek eratua Bizkaieraren III. astea: Astelenean Erri Ipuiñak, izlaria Etxebarria tar JM irakaslea.

Asteartean, Lauaxeta'ren gizatasuna ta Euskalerri'ko eta Europa'ko olerkarien ezagupena Lauaxeta'gan (L. Arostegi Aitak).

Eguastenean, J. Kerexeta'k abizenen garrantzia Euzkadi'n.

Eguenean, Euskerearen irakaskuntza erdimaillako ikastegietan X. Uriarte'k.

Azkenez, barikuan Bizkaierazko Aditza.

8, eguena: Durango'n, Astarloa Kultur Taldeak eratuta itzaldia: Euskera mai ingurua.

Egindako itaunak eta eginbakoak: bizkaierea nungoa da ta nun egiten da? Bizkai'koa ta Bizkai'an.

Baiña Bizkai'ko zein lekutan? Zein ikastolatan, zein Uniberchitatetan?

Zein Udaletxetan?...

29- Euskal Ebakeraz jardunaldiak Durango'n.

MAITENA'K.